XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Asmakixunak.1.a Etxe-gallurran 9 uso legozan.
Euretariko 6 egazka asi ta aldendu egin dira.
¿Zenbatzu lotu dira galurran?.
2.ª Galurran dagozanai 5 + 2 gettuzkero ¿zenbatzu legokez?.
3ª Eta gero, gustijetatik seik alde-eginezkero, ¿zenbatzu?.
4ª Nire anayak gaurr 3 eskilaso erail dauz berumiltzez (perdigoiz) basuan; atzo baño 5 gitxijago.
¿Zenbatzu erail leuzan, ba, atzo?.
5ª Beste egun baten zorrtziri su-egin, eta 3 baño eleuzan eratsi.
¿Zenbatzu eskilasok iges-egin leutsoen?.
6ª Auzoko sendijan atta-ameak eta 5 seme-alaba dira.
¿Zenbatzu lagun gustittara?.
7ª Nire osabearenian, barriz, senarr-emastiak eta amamea ta 6 seme-alaba dira.
¿Zenbatzu notin geyago lengo asmakixuneko sendijan baño?.
8ª Arkakaratz (larrosa) baten 5 bigi edo lora dira, bestian 3, ta irugarrenan 2.
¿Zenbatzu lora iruretan?.
9ª Ikastetxeko idaztegirako Gaizka'k 3 idazti bezuza-egin dauz, Igo'k 4, eta Jaso'k 2.
Irurak gustitara ¿zenbatzu idazti?.
10ª Astebete ta 3 egun ¿zenbatzu egun dira? ¿Eta astebete baño 3 egun gitxijago?.
11ª Atteak 10 idantzezki polit emon leustazan.
Euretarik 5 bezuza-egin dodaz.
Gero, barriz, ameak beste 3 emon daustaz.
¿Zenbatzu idantzezki dodaz orain?.
Asmakixunok idatziz, be, egin leikez, erantzun osuak eratuz, baña.